LumaGorri
LumaGorri
Nortzuk gara

Lumagorrin baserritarrak gara eta hazkuntza, hilkuntza eta merkaturatze prozesuen arduradunak gara.

Ez dira urte asko oilaskoa oso elikagai preziatua zela euskal sukaldaritza tradizionalean, baserriko oilaskoa, jakina, ez baitzen besterik. Oso egun berezietan jaten zen, ezkontzetan eta beste hainbat ospakizunetan.

70.eko hamarkadan, industria-ekoizpenerako arrazak sartu ziren elikadura intentsiboko eta hazkuntza behartuko sistemekin(Broiler oilaskoa) eta honek oilaskoa eguneroko jaki bihurtu zuen, baserriko oilaskoaren kalterako.

90.eko hamarkadan, prentsan agertzen ziren elikadura produktu ez oso osasungarriei buruzko berriek beldurra eraginda, asko ziren garai bateko zaporeen mira zutenak eta kontsumitzaile haiek elikagai naturalagoen bila hasi ziren.

Une hartan euskal administrazioa kalitateko ekoizpeneko ekimenak bultzatzen ari zen eta nekazaritza alorrean berrikuntza handiko ikerketa-proiektu bat jarri zen abian: "belardian aske hazitako baserriko oilaskoarena".

Egoera haren aurrean, eta euskal nekazaritzaren bizi iraupenerako jarduera osagarriak garatzeko helburuarekin, Lumagorri S.L. sortu zen 1993an euren baserrietan Luma Gorri baserriko oilaskoa hazten zuten 10 ekoizle-bazkiderekin. Enpresak horrela landa-inguruari eusten eta bultza egiten lagundu du, ingurugiroarekiko errespetutsua den ekoizpen estentsibo eta eramangarri hau oinarri duela.

Lumagorri, S.L.ren egoitza nagusia Zerainen(Gipuzkoa) dago. Instalazioak honako hauek dira: hilketa-gela, zatiketa-gela eta elaborazio-gela, guztiak ere erabat artisau erakoak. Instalazio hauek Europako Batasunak homologatuak daude eta guztiz bermatzen dute kalitatearen, osasunaren eta higienearen kontrol zorrotza.



 
Lumagorri S.L., Zabalegi aldea, 20214 Zerain (Gipuzkoa)
Tel.: 943 800 100 Fax: 943 801 556