Loading...
/Prozesua
Prozesua2019-06-18T10:44:13+01:00

LumaGorri oilaskoaren prozesua

Egun bat besterik ez dutela iristen zaizkigu txitak gure baserritara. Eskuetan jaso bezain pronto, mimo haundiz zaintzen ditugu, etxolak tenperatura egokian mantenduz eta ura eta janaria emanaz.

Oilaskoek atseden hartzen duten azpiari erabat lehor eusten zaio, behar den bakoitzean berrituz.

LumaGorri Baserriko Oilaskoek, jatorri hautatua duen betiko genetikari eta hazteko moduari esker ez dute batere sendagairik behar izaten hazkuntzan zehar eta ondorioz, produktu osasuntsu eta gehigarririk gabea lortzen dugu.

Ustialekuak, baserriaren kokapen geografikoa, faktore klimatikoak eta belardien egoeraren arabera homologatuak daude. Prozesu osoan zehar, etxoletako aireztapena eta argiztapena naturala da, sistema behartu edo artifizialik gabea.

Oilaskoak hiru aste bete bitartean, babesean mantentzen dira baina une honetatik aurrera, atexkak irikitzen dira kanpora irteten has daitezen, beti ere kanpoko klimatologiaren arabera.

Momentu honetatik aurrera, baserritarrak egunero animatuko ditu bere oilaskoak belardira atera daitezen.

Elikadura osasuntsu eta naturala ematen diegu, belar fresko, arto (%60) eta zerealetan oinarrituta. Gure naturaz gozatu eta modu osasuntsuan hazteko 2600m2-ko azalerako belardia dute, aske ibiliz, giharrak ongi landu eta garatzeko.

LumaGorri Baserriko Oilaskoaren ekoizpen prozesuaren ezaugarrietako bat da, hazkuntza motela izatea. 90 egunez gure belardietan hazten ditugu eta horrela bermatzen dugu gure oilaskoek duten haragi trinko eta zaporetsua.

Hazkuntza guztian zehar, belar freskoz elikatuz, gure baserriak inguratzen dituzten belardietan, askatasunena zaintzen ditugu LumaGorri Baserriko Oilaskoak. Gure oilaskoak bereziki emeak dira eta horregatik eta gure hazkuntza prozesuagatik dute hain haragi samur eta zukutsua.