/SUSTAPENAREN OINARRIAK
SUSTAPENAREN OINARRIAK2021-10-25T10:57:10+02:00

Sustapenaren oinarriak

  1. 2021eko urriaren 25etik 2021eko abenduaren 5era arte, LumaGorri oilasko oso guztiak honekin batera banatuko dira:
    – Partaidetza-kupoia duen informazio-liburuxka.
    1. Kontsumitzaileek parte hartzeko gutun-azalak bidali ahal izango dituzte 2021eko abenduaren 13ra arte.
    2. Gutun-azal bakoitzak behar bezala betetako kupoia eta LumaGorri oilasko osoaren etiketa izan beharko du, Eusko-Labelen kontrol-zenbakiarekin batera. 2021eko urriaren 25etik 2021eko abenduaren 5era arte merkaturatutako oilaskoen etiketak bakarrik izango dira baliozkoak.
    3. Bi betekizun horiek betetzen ez badira, baliogabetzat joko da. Hautsitako etiketak ez dira baliozkoak izango. Gutun-azala helbide honetara bidali behar da:

                                 Lumagorri sl
                                004 posta-kutxa
                                20.400 Ordizia – Gipuzkoa

    1. Online ere parte hartu ahal izango da www.lumagorri.eus/zozketa webgunean. Modalitate honetan behin bakarrik parte hartu ahal izango da eta zozketan irabazle suertatzen den pertsonak 10 eguneko epea izango du parte hartu duen kupoia eta etiketa bidaltzeko. Modalitate hau bateragarria da posta bidezko bidalketarekin.
    2. Etiketa berarekin behin bakarrik parte hartu ahal izango da, online edo posta bidez.
    3. Baliozkotzat jotzeko, parte hartzeko gutun-azalak bidaltzeko azken eguna 2021eko abenduaren 13a da. Data horren ondorengo zigilu-marka duen gutunik ez da onartuko.
    4. 2021eko abenduaren 15ean Lumalurra 3 piezako 60 jokoren zozketa egingo da gehienez.
    5. Era berean, 10 partaidetza aterako dira erreserba gisa.
    6. Pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago lortu.
    7. Sustapen hau pertsona fisikoei eta adin nagusikoei zuzenduta dago. Lumagorriko, harategietako eta beste merkaturatzaile batzuetako langileak sustapen honetatik kanpo daude berariaz.
    8. Online zozketan irabazle izan diren pertsonei jakinarazi ondoren, ez da saria baliozkotuko harik eta gutun-azala eta haren edukia jaso eta berretsi arte (bidalitako etiketak online parte hartzeko erabilitako zenbaki bera izan behar du). Ondoren, sariaren behin betiko irabazleetako bat dela jakinaraziko zaio. Irabazle-izaera jakinarazi eta gehienez ere 10 eguneko epean gutun-azal hori jasotzen ez bada, Lumagorri sl ordezkoekin arituko da. Egoera hori erreserban dauden pertsonekin errepikatzen bada, saria hutsik geratuko da.
    9. Datu Pertsonalak Babesteko legediaren arabera, parte hartzaileei jakinarazi nahi zaie bere datu pertsonalak Lumagorri, S.L. enpresaren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, zozketa hau kudeatzeko eta parte hartzaileekin harremana mantentzeko erabiliko dira. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa zuk emandako baimena da.
    10. Zozketan parte hartzeak irabazleen izena eta irudia argitaratzea dakar, baita modu desberdinetan (webgune, komunikabide, sare sozial, e.a.) eman dezaketen testigantza, elkarrizketa edo bestelako informazioa argitaratzea ere.
    11. Parte hartzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Lumagorri, S.L.-ek parte hartzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Datuak denbora mugatu batez gordeko dira, zozketa hau behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren bitartean; ondoren, suntsitu egingo dira, segurtasun-neurri egokiak aplikatuz. Lumagorri, S.L.-ek interesdunari gogorarazi nahi dio bere eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa, e.a.) edonoiz erabiltzeko aukera duela. Horretarako, idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: Lumagorri, S.L., Zabalegi aldea, z/g – 20214 Zerain (Gipuzkoa), edo, bestela, infoweb@lumagorri.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da.  Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
    12. Oinarri osoak eta irabazleen zerrenda www.lumagorri.eus webgunean argitaratuko dira 
    13. Sustapenean parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.
    14. Zozketatutako Lumalurra pieza-joko bakoitzaren edukia: 
      21 zm inguruko gres zeramikazko artisau-ontzia.
      24 zm inguruko gres zeramikazko artisau-platera.
      31 zm inguruko gres zeramikazko artisau-erretilua.
    15. Irabazleekin telefonoz harremanetan jartzeaz gain, irabazleen izenak www.lumagorri.eus webgunean argitaratuko dira.